XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. atala. Printzipio nagusiak.

1. Lurralde historikoek tributu-sistemarik ezarriko badute, sistema horietan honako printzipio hauek bete beharko dira:

1. Solidaritateari begirunea zor zaio, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan zehaztutako moduan.

2. Estatuko zergen ezarpen-egitura orokorra kontuan izan behar da.

3. Estatuarekiko koordinazioa, zerga-sistemen harmonizazioa eta lankidetza eratu behar dituzte, ekonomia-itun honetako arauen arabera.

4. Lurralde historikoetako erakundeen arteko koordinazioa, zerga-sistemen harmonizazioa eta elkarrekiko laguntza, Eusko Legebiltzarrak helburu horiek betetze aldera emandako arauen arabera.

5. Estatu espainiarrak izenpetuta eta berretsita dituen nazioarteko itun edo hitzarmenen menpe geratuko dira, eta gauza bera gertatuko da gerora beste halakoren bati atxikitzen bazaio.

2. Zerga Lege Orokorrean zerga-arauak ulertzeko ezarritakoaren bidetik ulertu behar dira ekonomia-itun honetako arauak.

4. atala. Zergak harmonizatzea.

Zerga-arauak sortzeko orduan, lurralde historikoek:

a) Terminologia eta kontzeptuak Zerga Lege Orokorraren arabera egokitu behar dituzte, ekonomia-itun honetan ezarritako berezitasunak kontuan hartu behar badira ere.